XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
I. Ondokoak araupetuko dituzten xedapenak: 1995 eta 1996.eko ekitaldietako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea ezartzeko zeinu, indize edo moduluak; eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuaren modulu eta indize zuzentzaileak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 27. artikuluaren arabera, eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 37.1.1go. artikuluaren eredura, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektibozko metodoaren zeinu, indize edo moduluen modalitatea, eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztu berezia ezarriko dituztenak honako jarduera edo jarduera-alor hauek izango dira:
314 eta 315: Metalezko arozgintza, eta metalezko egitura eta galdaren fabrikazioa
316.2, 3, 4 eta 9: Burdineria, sarrailgintza, torlojogintzako gaien fabrikazioa, eta budinariaren eratorri, tresneria eta beste ataletan ez dauden metalezko gaien fabrikazioa
Ogi-opilgintza
Opil, gozoki eta gailetagintza
Oreki frijituen gertaketa
Patata frijitu, krispeta eta antzekoen gertaketa
Janzkiak eta beraien osagarriak saldoka egitea
Arozgintzako piezak, parket eta eraikintzarako zurezko egiturak saldoka egitea
Zurezko altzarigintza
Testuak nahiz irudiak moldiztea
501.1 eta 2: Eraikuntza eta obra zibilen eraikintza oso, konponketa eta artapena
Igeltsarigintza eta eraikintzako orotariko lan txikiak
502; 503.1, 2 eta 3: Lurren sendoketa eta prestaketa, errausketak, urak aurkitzeko zulaketak, zimendaketak eta zoladurak.
Eraikuntza eta obra zibiletako egitura eta estalpenen prestaketa eta muntaia, bai eta estalketak ere.
Garraio, portu, obra hidrauliko, zubi, zutoin eta dorre metaliko, errei etabarretarako diren metalezko egituren muntaia eta ezarketa